Ikastola, erraietatik aurrera begira

Mende erdia pasatu da zarauztar batzuek euskarazko hezkuntzan apustu itsua egin eta herritar guztiontzat euskararen habia eraiki zutenetik: ikastola.

Euskarazko hezkuntza bat nahi bazen gure haurrentzat, ez zen beste aterabiderik. Ekimen pribatutik loratu zen interes orokorreko eskaintza. Euskaratik eta euskaraz bizi den komunitatea da ikastola, Euskal Herria aintzat hartzen duena. Joan da bilakatzen, ordea.

Sorrera haien zergatiak arakatu eta egun hezkuntzaren gainean dagoen eztabaidari helduko diote Eduardo Apodakak, Idurre Eskisabelek eta Larraitz Ariznabarretak, Samara Velteren gidaritzapean. Mahai-inguruaren izenburuak jarriko die puntua: 'Ikastola: zergatik eta zertarako'.

Otsailaren 28an izango da, Zarauzko Udal Kiroldegian, 18:30ean. Gonbidatuta zaudete.