Aurkezpena

 

Hau da Salbatore Mitxelena Ikastolaren web orria!

Herritik eta herriarentzat jaio zen Salbatore Mitxelena Ikastola, eta urteak aurrera doazen adinean, trinko heltzen diogu sorrerako printzipio honi. Horrela, bada, elkarren arteko komunikazioa eta partaidetza areagotzen eta sendotzen joateko ahaleginetan jardun dugu. Helburu nagusi honen pean osatu dugu web orri hau.

Orri hau Ikastolako kideen artean egina izan dela harrotasunez esan genezake, guztion arteko elkarlanaren fruitua, gogo eta ilusio handiz hornitua hain zuzen ere. Jakin badakigu komunikazioa eta partaidetza lehentasunezko helburuak direla gure Ikastolarentzat. Horrela izanik, tresna berri honen bidez, Ikastola barruko bizitza aurrez aurre izango duzue eta harremanak sendotzeko baliagarria gertatuko zaigulakoan gaude.

Gune hau herri osoari zabaldutakoa da eta gure bigarren pausoa Ikastolako gurasoentzako barneko informazioaren eta elkartrukearen bultzatzaile izango den tresnarekin orri hau osatzea izango da. Bestez ere, eguneroko bizitzan Ikastolan jarduten dugunon artean landuko dugun beste atal bat ere martxan jartzekotan gabiltza.

Edozein iradokizunerako zarautz@ikastola.eus postontzia zabalik izango dugu.

 

SALBATORE MITXELENA IKASTOLA

Maria Etxe-txiki kalea 14
20800 Zarautz

Tel: 943 83 17 52
Faxa: 943 83 36 90
zarautz@ikastola.eus