Hitzaldia: GURE GAZTEAK, MUGIKORRAK ETA INTERNET

Mugikorra eta Interneten erabilpenaren garrantzia ukaezina da gaur egun. Baina gai honen inguruan zalantza, kezka eta beldur asko ditugu helduok, eta guraso bezala are gehiago.

Gai honen inguruan hausnarketa eta egon daitezkeen zalantzei erantzuteko Bidelagunek, Ikastolaren laguntzarekin, abenduan zehar LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleekin eta gurasoen artean saioak burutuko ditu.

Lehenik ikasleekin mugikorra, Internet, Sare Sozialak, eta abarren inguruan ze informazio duten eta nola erabiltzen dituzten aztertuko dugu, hausnarketa bat bultzatuaz. Kasu erreal ezberdinak mahai gainean jarriko ditugu eta ikasleen parte-hartzea bilatuko dugu nola moldatzen diren ikusteko. Helburua izango da teknologiek dituzten onurez eta arriskuez kontzientzia hartzea eta honen guztiaren atzean dagoen ardura kontzeptuan indarra egitea.

Ondoren, gurasoekin hitzaldi-solasaldi ireki bat egingo dugu; teknologiek dituzten onurak eta arriskuak aztertuko ditugularik. Ikasleekin egindako saioetatik ateratako komentario eta ondorio garrantzitsuenak ere aurkeztuko dira, gurasoek bere seme-alabak nondik nora dabiltzan ezagutu dezaten. Helburua izango da hausnarketa bultzatzea gai honen inguruan kontzientziazioa lantzeko, gure gazteak ze puntutan dauden jakitea eta guraso bezala nola lagun diezaiekegun aztertzea.

Norentzat: Ikastolako LH5-DBH2 bitarteko gurasoentzat

Noiz: Abenduak 20, osteguna, 18:00etan

Lekua: Ikastolako Aretoa