Kilometroak txikia, pauso txikiz handirantz

Otsailaren 24an, igandearekin, euskaratik eta euskaraz goiz-pasa aparta igarotzeko egitaraua osatu du Kilometroetako lantaldeak: KMK txikia! 

11:00etan elkartuko dira Bertsolarien plazan, Iñurritzan. Harreraren ostean, jolasez eta sorpresaz betetako ibilbide txiki bat egingo dute. Beheko kanpinetik igaro, eta malekoian barrena pasatuta iritsiko dira Lege Zaharren Enparantzara.

Txikienek txokolate beroa zain izango dute ibilibidean, indarrak hartzeko.

LH3tik LH6ra arteko gazteentzat altxorraren bila berezia prestatuko dute Txipristinek, Gurutxurtuk eta Haur Kultur Taldeak elkarlanean. Animatu izena ematera!

Bidean ez da trikitixa, txistua, erraldoiak eta bestelako sorpresarik faltako. Eta amaieran DJak zain izango dituzte Lege Zaharren Enparantzan. Horretaz gain, haurrentzako tallerrak, aurpegi margoketak, eskulanak eta bestelako jolasak izango dira. 

Euskararen aldeko festak otsailaren 24an du lehen mugarria, urriaren 6ko Kilometroak handira begira.