Skip to main content

ORIENTAZIO BILERA: Oteitza lizeoaren aurkezpena

Irudia
Oteitza lizeoa
2023/03/20

DBH4 ORIENTAZIO AKADEMIKOA: OTEITZA LIZEOAREN AURKEZPENA

Ikastolak DBH 4ko ikasleekin burutzen dituen orientazio akademikoko jardueretako multzo bat gure ikastetxearen jarraipena den Oteitza Lizeo Politeknikoaren aurkezpena da.

Hori aurrera eramateko Oteitzako kideak etorriko dira geure artera eta Lizeoan eskaintzen diren aukera akademikoak azalduko dizkigute (batxilergoak eta heziketa zikloak) eta baita bertako antolakuntzako hainbat xehetasun ere.

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat

Noiz: Martxoaren 20an, astelehena, 18:00etan

Lekua: Ikastolako Plaza

Azken albisteak

2024-03-21
Oporrei hasiera emateko plaieroen 2.jardunaldia ospatuko dugu larunbat honetan. Taldekide batzuk oporretara doazela eta errepasatu taldea osatzeko arazorik duzuen ala ez eta edozein gauza komentatu gurekin.   
2024-03-13
Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkaren azken jardunaldia ospatuko da larunbatean. Sailkatzen diren alebinek, igandean, finalak izango dituzte. Hona hemen finalen ordutegiak:  
2024-03-06
Asteburu honetan plaieroen ligaxkari ekingo diogu. Alebinak, gogoratu, aktak bete behar dituzuela porteriak jasotzeko tokian. Lehen txandakoei porteriak jartzea tokatzen zaizue eta bigarren txandakoei kentzea.
2024-02-28
Larunbatean, saskibaloi eta eskubaloi ligaxkako 4.jardunaldia ospatuko da.