Badator Olentzero!

Gabonak gainean ditugu eta usadioak jarraitzeko asmotan, aurten ere Ikastolako Gabon-taldea prestatzen hasiak gara. Musika tresnaren bat jotzen baduzu anima zaitez gurekin etortzera. Izena idazkaritzan eman eta partiturak bidali eta beharrezko duzun informazioa eskura izango duzu. Abestiak, betikoak, gure altxorreko hogei kanta inguru.

Aurten ez dugu entsegurik egingo, beraz, hilaren 24an ohi bezala ikastolan elkartuko gara.