KILOMETROAK 2018

Urretxu-Zumarraga Ikastolan burubelarri gabiltza Kilometroak 2018 antolatzen. Urtean zehar ekintza ugari egingo ditugu, lehenengoa hilabete honen amaieran. Zubiak batuz da gure leloa eta horren harira otsailaren 24ean belaunaldien arteko lasterketa herrikoia antolatu dugu. Lasterketak badu berezitasunik:bikoteka hartuko da parte eta 20 urteko aldea egongo da bi bikotekideen artean. Belaunaldien arteko zubiak batu nahi ditugu: aiton-amonak bilobekin, gurasoak seme-alabekin, irakasleak ikasleekin… korrika ikusi nahi ditugu.

Lasterketari buruzko informazio gehiagoa www.kilometroak.eus web gunean topatuko duzue. Era berean bertan eman dezakezue izena.

Aldez aurretik, mila esker eta animatu parte hartzera!