Hil arte... bizi! (3. saioa)

“Hil arte… bizi!” zikloaren hirugarren saioari ekingo diogu "Amaren eskuak" filmaren proiekzioarekin.

Amaren Eskuak filmaren proiekzioa eta ondore solasaldia. Karmele Jaioren eleberrian oinarrituta eta Mireia Gabilondok zuzendutako film honetan, Alzheimerraren gaia lantzen da. Protagonistak, bere amari agur esan behar dio, nahiz eta ondoan izan; beste pertsona batean bilakatu baita.

Filma ikusi ondoren, Iñaki Peña medikuak solasaldia gidatuko du.

Norentzat: -Ikasleak (DBH3-DBH4) - Gurasoak - Irakasleak

Non: Aretoa

Noiz: Apirilak 19, osteguna, 17:30ean