ROBOTIKA IKASTAROA

Ikastolen Elkarteak, Udako oporretan uztailaren 2tik 6ra, “Robotika” ikastaroa antolatu du.

Udaleku Ireki formatuan burutuko da ekintza hau, hau da, goizeko ordutegian, gure ikastolan bertan eta Ikastolen Elkarteko aisialdiko hezitzaileek gidaturik.

Nori zuzendua: LH 4,  5 eta 6 mailetako ikasleak

Noiz: uztailaren 2tik 6ra

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara

Prezioa: 99 euro

Gutxieneko ikasle kopurua: 15 ikasle

Izena emateko epea: maiatzak 29

Irakasleak: Ikastolen Elkarteko Aisialdi taldeko begiraleak

UDALEKU IREKIAK:

- Iraupena: 5 egun

- Goizero gazteak jolas eta praktika desberdinak erabiliz progrmazio eta robotikaren munduan arituko dira.

JARDUERAK

- Robot sinpleak sortuz, oinarrizko zirkuitu elektrikoen ezagutzak landu.

Talde bakoitzak bere robota egokitu eta programatu.

Proiektu oso bat garatu eta jendaurrean aurkeztu.

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA