KiVa ikastola gara!

KiVa programa eskola jazarpenaren aurkako programa da. Hiru eremu nagusi ditu:

PREBENTZIOA ikasle guztiekin lantzen da.

Programak hiru unitate ditu:
1. unitatea 6-9 urteko ikasleei zuzendua.
2. unitatea 9.12 urteko ikasleeibideratua.
3. unitatea Bigarren Hezkuntzan erabiltzekoa.

Lantzen diren gaiak dira:

  • Errespetua denontzat
  • Pertsonen arteko komunikazioa
  • Ni mezuak
  • Emozioen kudeaketa
  • Talde kohesioa eta talde presioa
  • Jazarpena identifikatuz
  • Ezkutuzko jazarpen motak
  • Ziberjazarpena
  • Jazarpenaren ondorioak
  • Taldearen parte-hartzea jazarpenean (talde kideen rolak)
  • Jazarpenari aurre egitea taldean
  • Zer egin jazarria bazara

    ESKUHARTZEA (KiVa taldea), jazarpen kasua gertatzen denean portaera hori gelditzeko:

    • Jazarpenean parte hartu duten ikasleekin bakarkako edo taldeko hizketaldiak konpromiso hezigarriak hartuz.
    • Jazarria izan den ikaslearekin hizketaldia egoera argitzeko eta jarraipeneko bilerak egoeraren bilakaera baloratzeko.
    • Inplikatutako ikasleen gurasoei adierazpena eta elkarren lankidetza (gurasoentzako gidaliburua).
    • Jarraipeneko bilera parte hartu duten ikasleekin egoeraren balorazioa eginez.

    JARRAIPENA, ikasturte amaieran galdeteiak betez ikasleek eta irakasleek.Urtez urte emaitzak kontratatzeko aukera ikastola barruko eta Ikastolen Elkarteko ikastolen bilakaera aztertuz.