INFORMAZIOA KORONABIRUS GARAIAN

Beste ezer baino lehenago OPORREI ONGI-ETORRIA EMATEKO BIDEOA partekatu nahi dugu guztiokin.


Atal honetan Ikastolen Elkartetik datozkigun albisteak argitaratuko ditugu, prentsa oharrak, aldizkaria...
Informazioa eguneratua izan dezazuen asmoarekin dihardugu lanean.

IBILALDIA: EKITALDI BEREZIA

IKILOMETROAK JAIAREN ABESTI BERRIA

IKASTOLA KOMUNITATEARENTZAT HIZKETALDIAK UDAZKENEAN, UDABERRI BERRI BAT 2020-05-20
IKASLEEN ITZULERA MAILAKATUA 2020-05-18 PRENTSA OHARRA (II) 2020-05-07
PRENTSA OHARRA (I) 2020-04-29 ALDIZKARIA (MAIATZA)

KANPAINA SOLIDARIOA

Zarauzko Ikastolako guraso batek eskatuta, ume batek duen gaixotasun larri baten aurrean eskatzen duen KANPAINA SOLIDARIOAREN berri eman nahi dizuegu. Ahal duenak ahal duen adina laguntzea eskertzekoa izango da.


QUÉ OCURRE EN EL CEREBRO DE LAS NIÑAS Y LOS NIÑOS DURANTE EL CONFINAMIENTO?
On line hitzaldia Haur Hezkuntzako hezitzaile eta familientzat:
Vincenç Arnaiz
Denontzat interesgarria izan daitekeelakoan.

Dakizuen bezala, aurten ZUBIMUXU ikastolari egokitu zaio KILOMETROAK 2020 jaia antolatzea.
Hemen dugu helarazi diguten mezua:

KILOMETROAK 2020

On line denda ere jarri dugu martxan, baina ia bi hilabete hauetan geldirik egon da, erosketen bidalketak saihesteko. Azken egunetako egoerak ahalbidetuta, baina, berriz jarri dugu martxan online denda, https://www.kilometroak.eus/katalogoa. helbidean. Bidalketak egiteko moduan gaudenez, eta irteerarik egiteko aukerarik ez dugunez, online dendan indar berezia jarri dugu, gure diru sarrerak hauspotzeko. Beraz, aurtengo Kilometroak jaiaren bueltarako gure ilusio guztiarekin prestatu eta diseinatu ditugun arropak eta produktu guztiak eskura dituzue webgunean. Sartu, saltseatu eta animatu zuen aletxoa jartzera zerbait erosiz!

Zubimusu ikastolatik ere beste mezu hau ere jaso dugu. Ezin dugu TANTA boletoen salmenta ahaztu. Diru-iturri nagusietako bat da, guretzako benetako hauspoa eta indarra. Gipuzkoako Ikastola bakoitzak, bertako familien eta langileen artean banatzeko boleto kopurua zein izango den erabaki du.

Ziurgabetasun handiko egoerak bizitzen ari gara; gu, zuek, denok; korri egin dugu, punpa egitea lortu dugu, eta orain, guztion laguntzarekin ttak! egin nahi dugu; horregatik, mila esker gure ondoan egoteagatik.

Korri, punpa, ttak!
Zubimusu Ikastola

Egoera berezi honetan ez zaie xamurra izango urtearen antolaketa. Baina badute ekimen polit bat guztioi zabaldu nahi digutena:
Pinpilipauxa, tximeleta baten marrazkia edo eskulan bat egin KPT hizkiak txertatuta, argazkia atera eta bidali. Jasotako lanen artean zozketa egingo dute eta kamiseta bat izango dute opari. Oporraldi honetarako proposamen ederra dela deritzogu eta beraz, zuen parte hartzea eskatzen dizuegu.
Honakoa baino ez da egin behar:

  • Pinpilipauxaren eskulan bat egin (marrazkia, opila…), argazkia atera eta  kilometroak@ikastola.eus  helbidera bidali.
  • Eskulanaren argazkiarekin batera: umearen/umeen (edo egin duen pertsonaren) izenak adierazi eta Zarauzko ikastolakoa dela aipatu.

Lanak Zubimuxu ikastolaren facebook-en argitaratuak izango dira.
Pinpilipauxaren ipuina ikusi eta entzun nahi baduzue HEMEN aurkituko duzue.
Jakinarazi behar dizuegu ere, lan asko jasotzen ari direla eta horren ondorioz, argitaratuta ikusteko pazientzia eskatu digutela.
Ekin eta aurrera!

HERRI KIROLAK ETXEAN

Herri kirolak atsegin dituzula eta ezin duzula egin? Lasai! Hemen dituzu hiru bideo, etxean praktikatzeko erakusten dutenak.
SOKATIRA LOKOTX BILTZEA GIZA PROBA

EITB: "BITARTEAN ETXETIK IKASTEN"

Hemen dugu hainbat lotura telebistaren bitartez ikasten jarraitzeko.
-HIRU3 APPan (deskargatzeko informazioa:  https://www.eitb.eus/eu/hiru3/app-deskargatu/)
-Webgunean: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/bitartean-etxetik-ikasten/
-eitb3 Youtube kanalean: https://www.youtube.com/channel/UCu0vj6bO6flwctr4dyL9B gQ   
-EiTB Nahieran zerbitzuan
Azkenik, Hezkuntza Sailburuordeak jakinarazi du hurrengo estekan https://posta.irakasle.net/publico/Elkarbanatu_internet_smart phone-kin.pdf  tutoretza bat jarri dela mugikorra konexio partekatu eta modem gisa erabiltzeko beharra duten familientzat.  

 GOMENDIOAK
Ondoren azaltzen dizkizuegu momentu honetan kontuan izan behar ditugun gomendioak.

IKUSMENA ZAINTZEKO GOMENDIOAK ORIENTABIDE PSIKOLOGIKOAK

Ikastolak eskaintzen dituen entretenimendu puntuak

AMAIAREN ERREZETAK MIRIAMEN IPUINAK TXAPAS ETA MARIJEREN ABESTIAK