XIBEROKO IKASTOLEN ALDEKO SASKIEN SALMENTA

2003tik, Xiberoko ikastolek Gabonetarako saskiak prestatzen dituzte tokiko ekoizpenekin. Iaz, 1600 saski salduz 17.000 euroko diru laguntza eskuratu zuten Zuberoako bi ikastolek.

Ekimenaren helburuak: - Xiberoko ikastolak laguntzea - Xiberoko ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea. Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.

Erantsirik doakizue saskien informazioa. Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean erosi daitezke eta eskuratzeko guneak webgunean hautatu beharko dira.

Ikastolaren bitartez erosi nahi baduzue, mesedez idatzi zerbitzuak@zarauzkoikastola.net helbidera eta jarri honako datuak:

IZEN-ABIZENAK
HELBIDEA
MUGIKORRA
E-MAILA
OTARRAREN IZENA ETA KOPURUA