Lagun handi-lagun txiki

Azken urteotan ez diegu erronka makala jarri DBH 3ko ikasleei: bakoitzarentzat LH 1eko ikasle bana izendatu eta euren ardura hartu astean ordu betez. Horretarako lehen urratsa, txikien konfiantza irabaztea da, ezinbestekoa aurrera egiteko. Baina kontuz: ederki dakite helduekin nola jokatu. Txikiak bai, baina argiak... geu baino argiagoak dira zenbaitetan.

Lehen eguna: Julenek esan zidan bere txikiak Bullying egiten ziola, gerturatzen saiatzen zenean beste aldera begiratu eta edonorekin jartzen zen berriketan berekin izan ezik, noski. Bestetik, neska txiki kuadrilla bat elkarri helduta mahai azpian sartu zen. Nola askatu ume-korapilo hura? Beraien estrategiak bilatu behar zituzten konbentzitzeko, jolasa eta hitza uztartuz, nagusiki, sedukzio punttu batekin batera, ahal izanez gero. Gorkak zintzilik izaten zituen umeak lepo inuruan, izerdi patxetan amaitzen zuen... baina zoriontsu, ikusi egin behar nola moldatzen zen!

Hori gutxi ez eta... DBHkoek beraien hizkia txikienera egokitu behar izan zute. LHkoak minuskulaz ikasten hasten diren garaian hasten denez proiektua, gure handiek gelan "anderenoren hizkia" berrikasi dute. Ezin da, zaila da, joee... Baina denek lortu dute. Egokitu beharra izan dute idatzizko komunikazioa emano bada. Gainera, txikiei beraiek langu beharko diete "txikiskulaz" idazten, beraz, zer erremedio!

Ezagutu dituzte txikiek handien gelak: zein aspergarriak! Eta Josuren apala...nola liteke hain narratsa izan?  Txikiak hori esan zuenean Josu jo ta ma geratu zen. Beraienak politagoakdira, dudarik gabe. Eta handientzat txikienak... paradisua! Mozorroen txokoan murkil egin eta transformer hutsak bilakatzendira aukera duten bakoitzean.

Denboraren poderioz, beraien marrazki eta antzerki/telebista saio-gonbidapenak ekartzera han igotzen dira tropelean goiko solairura Lhkoak lasai asko. Baita DBHko norbaitek baloia kendu dielako beren lagun handiei laguntza eskatzera ere. DBHkoak ere edozein aitzakia lagun, han hurbiltzen dira txikiengana beraien iniziatibaz.

Olinpiadak, merienda osasuntsua, antzerkiak, poemak, oporretan elkarri idatzi dizkioten eskutitzak... ez dago motibazio hoberik lanerako hartzaile jakin bat zuzenduko gatzaizkiola jakitea baino.

Lehen ezezaun ziren bi belaunaldiren artean ikaraarrizko konplizitatea sortzen da. Polita, aberatsa, emankorra. Eta gauza bera esan daiteke irakasleoi buruz ere: hurbilagotik elkar ezagutzeko parada ezin hobea da proiektu hau.

Eta, dudarik gabe, konpetentzia nagusienetako bat ere garatzen da:

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI.