DBH 4 - Bilera

Data: 
Asteazkena, 2019, Martxoa 6 - 18:00
Lekua: 
Aretoa
0
Ekintza mota: 

DBH 4ko ikasturtea aurrera doa eta epe motzean zuen seme-alabak hurrengo ikasturteari begira erabaki hartze prozesu batean sartzear daude. Ikastolak une horretarako hainbat jarduera jartzen ditu abian, hala nola, tutoretza saioak “Aukera egin behar dut!” txostena eta gurasoei begira hainbat hitzaldi informatibo.

Datorren ikasturteari begira irekitzen diren ibilbide akademikoen inguruko informazioa azaltzeko eta tutoretza saioetan lantzen joango garen “Aukera egin behar dut!” txostena azaltzeko bi bilera antolatu ditugu.

Martxoaren 5ean, asteartea, Batxilergoa eta honen ondorengo ikasketen aukerak azalduko dizkizuegu eta martxoaren 6an, asteazkena, Lanbide Heziketa Zikloetako informazioa eskainiko dizuegu.

Norentzat: DBH 4ko gurasoentzat

Noiz: Martxoaren 5ean, asteartea, 18:00etan (BATXILERGOKO AUKERA)

          Martxoaren 6an, asteazkena, 18:00etan (LANBIDE HEZIKETA ZIKLOAK)

Lekua: Ikastolako Aretoa

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.