LH 5B - Udalara irteera

Data: 
Errepikatu egunero 2 aldiz .
Osteguna, 2019, Apirila 4 (Egun osoa)
Ostirala, 2019, Apirila 5 (Egun osoa)
Lekua: 
Udala
0
Ekintza mota: 

Ohar honen bitartez, LH 5. B gelako ikasleekin, ingurumen hezkuntzarekin loturiko 2 eguneko irteera bat egingo dugula adierazten dizuegu, ikasleei ingurumena ezagutzen lagundu, Naturarekiko jarrera positiboak hartu eta ingurumen arazoetan parte hartzeko gai izan daitezen. Irteera goizeko 9:00tan izango da ikastolatik, eta itzulera ohiko ordutegian.

NORA: UDALA (Ingurumen hezkuntza-zentroa).  Arrasate.

NOIZ: apirilaren 4tik 5era.

ERAMAN BEHARREKO GAUZAK:

  • Motxila txiki batean hamaiketakoa, eskuzapia, bazkaria , aldatzeko kirol zapatilak eta aterki txiki bat.
  • Mendiko botak jantzita.
  • Anoraka
  • Lo-zakua
  • Aldatzeko arropa.
  • Garbitzeko tresna pertsonalak.
  • Etxeko zapatilak.
  • Kantinplora
  • Txanoa

ERAMAN BEHAR EZ DIRENAK:

  • Labanak eta horrelako tresnak.
  • Dirua eta baliodun gauzak.
  • Gailu musikalak.
  • Bideo jolasak.

EGONALDIAREN PREZIOA (autobusa barne): 47,00 Euro.

Kopuru hau apirileko kuotarekin batera kobratuko zaizue.