Txirrindularientzat oharra

Data: 
Osteguna, 2019, Apirila 11 - 18:00
Lekua: 
Ikastola
0
Ekintza mota: 

Guraso talde batek, Ikastolako kolorea oinarritzat hartuz, bizikletan ibiltzeko arropa teknikoa (Mallota /Kulotea) ateratzeko proposamena lantzen ari da. Asteroko bizikleta irteeretan erabiltzekoa alegia. Arropa bi gamatan eskaintzea lantzen ari da. Bata ona eta bestea oso ona. Interesa agertzen duzuenontzako, datorren OSTEGUNA, apirilaren 11an, arratsaldeko 18:00etan, Ikastolako Aretoan bilera batera deitzen zaituztegu. Bertan elkar ikusiko dugulakoan.