2019 - Ikastolako jaia

                          

EKAINAK 1, LARUNBATA

10:00etan: LH3 eta LH4koen emanaldia. Ni, hi, hura…Ikastola mundura!

Jarraian: LH5 eta LH6koen GORPUTZ PERKUSIOA, TXIRULA ETA DANTZA

. “Ez naiz makurtuko” (Gatibu)

· “Sky full of stars” (Coldplay)

· “We are the champions”, “I want to break free” (Queen)

· “Born this way” (Lady Gaga)

· “Ez da ezetz” (Esne Beltza)

11:00etan: HH 2tik LH 2rainokoen EMANALDIA: KMK 19

11:15 - 13:30 FAMILI JOLASAK HAUR ETA HELDUENTZAT. TOKIA: Frontoi inguruan

12:15 - 13:30 AURPEGIAK MARGOTU ETA TATTOO EZ IRAUNKORRAK. TOKIA: Idazkaritzako portxeetan

12:00 - 13:00: BAZKALTZEKO LEKUA AUKERATZEKO GARAIA

13:30ean: EPAIMAHAIKOEK MARMITAKO PROBAKETA TOKIA: Frontoiaren atzeko aldean

ONDOREN: ETXEBELTZ BERTSO-ESKOLA paper lehiaketaren sari banaketa

14:00etan: Mahaian esertzeko garaia

Ondoren, LEHENDAKARIAREN AGURRA eta BAZKARIA

POSTREAREKIN BATERA: KANTU SAIOA, MARMITAKO SARI BANAKETA, GAZTA ENKANTEA.

JARRAIAN DISKO-FESTA ETA EMANALDI BEREZIAK

16:00 - 19:00 PUZGARRIAK

16:00 - 18:30 UR JOLASAK Guztientzat. TOKIA: LH3tik gorakoak frontoiaren inguruan eta HH, LH 1-2 plaza aurrean.

20:30ean jaiaren amaiera

OHARRAK:

  • Aurreko urtean, lehen aldiz, famili jolasak antolatzeari ekin genion. Heldu eta gazte elkarrekin jolastu eta ondo pasatzeko jolasak. Aurten ere, famili jolasak antolatu ditugu. Dena prest dugu, baina garrantzitsuena falta da: GURASO ETA IKASLEEN PARTE HARTZEA. Beti gabiltza gure seme alabei kirola egin eta halako jolasetan parte hartzeko eskatzen, baina hau ez dugu lortuko elkarrekin jolasteari uzten badiogu. Beraz, osatu taldeak (kopuruak irekiak) eta gozatu dezagun heldu eta haurrak elkarrekin jolasten.
  • Mezu honen bitartez jakinarazten dizuegu aurten bazkariko txartelak MAHAI BERTAN jasoko direla. Bakarrik esertzen diren ikasleak ere bakoitzak bere txartela izan beharko du (irakasleek jaso dituztenak ikasleei bueltatuko dizkie), eta txartelik ez duenari ez zaio menurik zerbitzatuko. Gogoratu; bakoitzak bere txartela prest eseri bezain pronto! Giroa lagun, festa mundiala izango dugu!
  • Ikastolak ez du bere gain hartuko jaiak iraun bitartean gerta litezkeen gorabeheren erantzukizuna.
  • Ur jolasetan parte-hartzeko, derrigorrezkoa da aldatzeko arropa ekartzea.