PAUSOARI GEHITU ZAIO BERTSOA MENDIMETROETAN

Mendizaletasunaren eta euskalzaletasunaren erakusgarri izan zen ekainaren 2a. Gipuzkoako hainbat ikastoletatik egin zituzten mendi irteerak taldea, euskara eta auzolana uztartuta. Talde giro ona nabarmendu zen guztiaren gainetik. 17 ikastolek igorri dizkigute ibilaldi haiek emandako une gozoak, bertsoz lagunduta. Esteka honetan dituzue ekarpenak ikusgai.

Irudiak eta mezuak, zein baino zein aberasgarriagoak dira. Besteak beste, euskara, herria eta etorkizuna dituzte hizpide, eta gogorarazten digute urriaren 6an Zarautzen ospatuko dela 2019ko Kilometroak, Ni, Hi, Hura... ikastola mundura lelopean.

Urriaren 6a gerturatzen ari da. Kilometrotako lantaldea gogor ari da eguna atontzen. Orduan egin ahal izango dugu, besteak beste, kostaldea zeharkatuko duen ibilbidea, pausoz pauso. Aurretik, ordea, badugu aukera ibilbidea birtualki egiteko. Egin ezazu zeuk ere zure metro birtuala, eta jar ezazu zure mezua. Hemen helbidea: https://klikmetroak.kilometroak.eus/

Mendi ibilaldiez gozatzeko aukera eskaintzen digute, halaber, 2019ko kilometroetako lantaldetik propio sortutako ibilbideek: http://mendimetroak.eus/ helbidean HHrako, LHrako eta DBHrako, zein guztientzako moduko ibilbide proposamenak daude jasota. Malekoitik haragoko Zarautz ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute.