Kilometroen aldeko tonbola!

Asteburu honetan izango da Kilometroen aldeko tonbola, Zarautzen. Sari ederrak izango dira larunbatean eta igandean malekoira hurbildu eta parte hartuko dutenentzat! Txartel guztiek dute saria, euro baten truke: bizikletak, telebistak, surf oholak, gitarrak, kirolariek sinatutako elastikoak, liburuak, musika taldeek sinatutako diskoak, jaki sortak, dendetan erosketak bonuak, jatetxeetan otorduak egiteko gonbidapenak eta beste hainbat eta hainbat sari banatuko dituzte Kilometroen antolatzaileek.

Gogoratu beharreko hitzordua, beraz: larunbat eta igande honetan, Kilometroen aldeko tonbola! Zarauzko malekoian, Duke-Enea parean.

Zatozte!