Ikastolako txirrindulariak martxan jarri dira

Pasa den larunbatean, Salbatore Mitxelena Ikastolako txirrindulari taldearen lehen irteera egin zen. Ikastolatik Loiolarako joan etorria egin zuten txirrindulariek. Ekipazio berria estreinatuz. Hemendik aurrera, kilometro asko egiteko prest.