MINTZALAGUN

Mintzalagun programa: zer da?

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariak) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Zer lortzen dugu:

  • : euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
  • : euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak

Mintzalagunak astero elkartzen dira 3, 4 edota 5 laguneko taldetan, euskaraz aritzeko.  Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu (hitzaldi, diaporama, ipuin emanaldia…). Horrekin batera, irteerak ere egiten ditu udaberri aldera (Zumaiako flyscha, txakolindegira bisita, Azpeitiko Tren Museora, Orioko alde zaharrera bisita gidatua...) eta eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak zozketatzen ditugu mintzalagunen artean (antzerki, kontzertu...).

Argibideak jaso edo izena eman