PSIKOMOTRIZITATEA - IZEN-EMATEA

Dakizuen bezala, aurten ere ikastola orduz kanpoko jarduera gisa, psikomotrizitate saioak eskaintzen ari da. Eskaintza hau HH3tik LH2ra bitarteko haurrentzako da.

Saioak astean behin dira eta ordu eta erdiko iraupena dute. Urrian izena eman zutenen artean hainbat mugimendu egon dira (bajak). Horregatik urtarriletik maiatza bitartean Eskolaz kanpoko Psikomotrizitate saioetan parte hartu nahi bazenute, izen emate epea zabaldu egiten dugu. Izen-emate epea, 2019ko abenduaren 20a arte irekita mantenduko dugu.

Taldeetan lekua badagoenez, baduzue zuen seme/alaba psikomotrizitate saioetara apuntatzeko aukera.

- ASTEARTEA (16:45-18:15), HH4+HH5 Psikomotrizista: Ion Pui (8 plaza libre daude)
- ASTEAZKENA (16:45-18:15), LH1+LH2 Psikomotrizista: Aritz Larreta (5 plaza libre daude)
- OSTEGUNA (16:45:18:15), HH3 Psikomotrizista: Ion Pui (4 plaza libre daude)

Oro har, taldeko haur kopurua 15ekoa izango da gehienez eta 6koa gutxienez. Izena emandako haur kopuruak taldean onartu daitezkeen haurren kopurua gainditzen badu, zozketa egingo dugu.

Aste Santuan jai egingo da, ikastolako egutegian bezala.

Haur bakoitzeko 40€ ordaindu beharko dira hilero (urtarriletik maiatzera).

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA                                                      HOJA DE INSCRIPCIÓN