LH2 - IRTEERA ALBAOLARA

Data: 
Asteartea, 2020, Urtarrila 14 (Egun osoa)
0
Lekua: 
Albaola
Ekintza mota: 

Ohar honen bidez, datorren asteartean, urtarrilaren 14an, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleekin  Pasaiako Albaolara joango garela adierazten dizuegu.

Bidaia autobusez egingo dugu eta ikasleek hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko dute, ikastolako ohiko ordutegia mantenduko delarik.

Bestalde, bidaiaren kostua 13,90 €-takoa  izango da. Kopuru hau urtarrileko  kuotarekin batera kobratuko zaizue.