KORRIKA - EGITARAUA


 

KORRIKA herrira heltzear dugunez, ohar berezi bat bidali nahi dizuegu, ekimen honetan parte har dezagun.

Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi eta erabil dezagun ahalmen hori. Ahaldundu gaitezen Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Hain zuzen ere

Aurtengo leloa BATZUK da:

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BATZUK

EGIN BAT, EGIN BATZUK

Bat egitera. Zuk egitera.

Euskaraz.

eta guk geuk ere lelo horrekin bat eginik, KORRIKAn parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Ez gaitezen atzean gera! Hemen duzue egitaraua, animo eta parte hartu, zuen zain baikaude:

  • KORRIKA TXIKIA
  • Eguna eta ordua: Apirilaren 4an, asteartea, arratsaldeko 16:45ean.
  • Ibilbidea: Aguexeko biribilgunetik abiatuko da, Araba kaletik kiroldegiko biribilguneraino, Zelai-Ondo zeharkatu eta trenbide azpiko pasabidea igarota, Gipuzkoa kalean IKASTOLAK hartuko du lekukoa Antoniano aurreraino eta hemendik Musika Plazaraino.
  • Haur Hezkuntzako ikasleek kale nagusian (Torre Luzean) egon behar dute KORRIKAren zain.
  • Ondoren, Musika Plazan omenaldia egingo da, Bertso Elkartekoei eta Xabier Zabalari.
  • Amaitzeko, txokolate eta bizkotxo jana (zeliakoentzat ere egongo da).
  • KORRIKA (Nagusia, ofiziala)
    • Eguna eta ordua: Apirilaren 5ean, asteazkena, 01:30ak aldera pasako da Zarauztik.
    • Ibilbidea: Ikastolako langileek eta Batzordeak, bakoitzak kilometro bana erosi dute aurten ere. Oriotik Zarautz aldera etorriko da Korrika eta Musika Plazatik Kale Nagusian Ikastolako lehen kilometroa hartuko dugu eta Karmelitak parean bigarrena, Zelai-ondora igarotzeko trenbide azpiko pasabidera bitartean. Kutxaren parean elkartuko gara, ikastolako komunitate guztia. Langileek Karmelitetaraino eraman ondoren, Batzordekideek eramango dute pasabidera bitartean.

KORRIKAn elkar ikusiko dugulakoan, laster arte!!!