PAGOETA MENDI LASTERKETA

Kaixo lagunak!
Aurreko batean jakitera eman genizuen bezala, apirilaren 30ean Pagoeta Mendi Lasterketa izango da, eta Salbatore Mitxelena Ikastola izango da antolatzailea, iaz hartutako erronkari jarraipena emanez. Aurten, gainera, bi ibilbide egongo dira: bata luzea (21 km) eta bestea motza (7,5 km), azken hau bikoteka egiteko. Eta badirudi asmatu dugula aukera bikoitz honekin, izan ere izenemate asko egon baitira orain artean!
Halaber, hau guztia antolatzeko zuen laguntza beharko dugu. Aurreko oharrean boluntarioak eskatu genituen, baina zoritxarrez oso jende gutxi animatu da lasterketa egunean laguntzeko.

Hortaz, ohar honen bidez berriro zuen laguntza eskatzera gatoz. Igande goizeko lana izango da, 13:00tarako zuen lanak amaituta egongo dira, eta hamaiketako goxoa dastatu ahal izango duzue!
Izena emateko, idatzi emaila helbide honetara:
pagoetamendilasterketa@gmail.com
Mesedez ez hutsik egin!
Arraun eta amets!