Enjoy English

  • ENJOY ENGLISH programaren berezitasunak:
  • Ikastolak berak ikasleei / gurasoei eskaintzen dien zerbitzu bat da.
  • Zerbitzua ingeleseko ikastaro berezi bat eskaintzean datza, udan, uztailean, hain zuzen ere.
  • Ingeles natiboek emango dute, ikastolako ingeles mintegiak koordinaturik.
  • Ikastolan bertan izango da, ikastolak gurasoei eskainitako zerbitzu bat bezala.
  • Taldeen osaketa Ikastolako ingeles departamentuaren esku geratuko da eta izena ematen dutenen berezitasunak hartuko dira kontuan (adina,...).

BI TALDE MOTA IZANGO DIRA:

  1. A taldea: Haur Hezkuntza 5 urte, Lehen Hezkuntza 1 eta 2. mailak.
  2. B taldea: Lehen Hezkuntza 3, 4, 5 eta 6 mailak.

TALDEETAKO UME KOPURUA:

A Taldea: 11/13 ikasle                          B Taldea: 13/15 ikasle

  • Noiz: Ekainaren 28tik uztailaren 21era. Goizez: 9:30 - 13:30.
  • Aurten, jardunaren erdia egiteko aukera emango da, hau da, ekainaren 28tik uztailaren 10era.
  • Prezioa:  300 euro, gutxi gorabehera. (ikasle kopurua jakindakoan zehaztuko da).
  • Kuota hau ekaineko erreziboarekin kobratuko da.
  • Izena emateko epea: Apirilak 28. Izena emateko orriak idazkaritzan jaso ahal izango dituzue.

Gogoratu nahi dizuegu irakasle natiboa etxean hartzen baduzue, zuen seme-alabaren matrikula doan izango duzuela. Horretarako idazkaritzan jar zaitezkete harremanetan eta familiaren eginkizunen berri emango zaizue.

Taldea osatuko ez balitz edota familiarik lortuko ez balitz programa bertan behera geratuko litzateke.

Behin izena emanez gero baja emango balitz ordainketaren erdia bueltatuko litzateke.