ROBOTIKA IKASTAROA
Ikastolen Elkarteak, Gabonetako oporretan abenduak 26, 27 eta 28 edo urtarrilak 2, 3 eta 4 “Robotika” ikastaroak antolatu ditu.
Udaleku Ireki formatuan burutuko da ekintza hau, hau da, goizeko ordutegian, gure ikastolan bertan eta Ikastolen Elkarteko aisialdiko hezitzaileek gidaturik.
Nori zuzendua: LH 4, 5 eta 6 mailetako ikasleak
Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara
Prezioa: 70 euro
Gutxieneko ikasle kopurua: 15 ikasle
Izena emateko epea: abenduak 12
Irakasleak: Ikastolen Elkarteko Aisialdi taldeko begiraleak
JARDUERAK
- Blokekako programazioaren oinarriak ezagutu.
- Hardwarearekin lan egin.
- Oinarrizko zirkuitu elektrikoen ezagutzak landu.
- Taldeka, proiektu bat garatu. (Proiektua gazteek aukeratuko dute).
- Proiektuen aurkezpena egin.