Pasar al contenido principal

asteburuko jardunaldia: Otsailak 24

Irudia
saskibaloia
2024/02/22

Saskibaloia eta eskubaloia izango ditugu asteburu honetan protagonista.

Asteburu honetan saskibaloia eta eskubaloiarekin jarraitzen dugu. Ligaxkaren erdialdera iritsiko gara eta plaieroak ere ate joka ditugu dagoeneko. 

Ikastetxe ezberdinen artean gure eskola kirolean ditugun hainbat hobetzeko puntu aztertzen jardun gara. Talde gehienetan dugun arazo handienetako bat taldekide batzuei oso gutxi pasatzea da. Bai talde mistoetan eta baita mutilen eta nesken taldeetan ere. Talde gehienetan gertatzen da eta beti daude baztertutako kirolariak. 

Mesedez, gai hau denon artean konpondu dezakegu eta behar dugu. Jarri dezagun arreta gure kirolariek nola jolasten duten eta taldekideekin zenbat jolasten duten. Norbere seme-alabekin gaia landu eta partiduan zehar ere lagundu diezaiegun. Taldea ikusten ari garen heldu guztion ardura da kirolari denei erreparatu eta taldekide guztiekin jolastera bideratzea. Esku hartu beharra dugu dinamika orokor hauek gainditzeko. 

 

 

 

Últimas noticias

2024-05-17
Maiatzaren 24an Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa.
2024-05-17
Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin!
2024-05-17
Eskola Jasangarriaren Aintzatespena lortu dugu!
2024-05-16
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko.