Skip to main content

IKASTOLAN NAHI DITUGU!

Irudia
Ikastolan nahi ditugu
2023/03/29

Dakizuenez, atzo, martxoak 28, Hezkuntzak behin-behineko onarpen zerrendak argitaratu zituen.Honen ondorioz, eta behin zaurgarri tasa bermatuta, gure ikastolan eskaera egin zuten 8 ikasle beste ikastetxe batera bideratuak izan dira.

Gogorra eta itsusia da egoera, ezin dugu onartu gurean egon nahi duten familiak inora bideratzea.

Hezkuntzak mugak jarri dizkigu itunpeko ikastetxeei, baina ikastetxe publikoek ez dute inongo mugarik. Nola da posible?

Jakinarazi nahi dizuegu ez garela geldirik geratuko. Gaur, Zuzendaritza Ikastolen Elkarteak matrikulazioaren inguruan hitz egiteko deitu ditu Ikastolak, eta bertan izango gara gure egoera azaleratzeko.

Bestalde, 55 familiak bilduko dira Batzordeko gurasoekin hurrengo urratsak zein izango diren finkatzeko.

Eskertuko genizueke egoera salatzeko atzo izan genuen elkarretaratzearen bideoa zabaltzea:

 

Aldez aurretik, mila esker!

ZUZENDARITZA

Fitxategiak

Azken albisteak

2024-05-17
Maiatzaren 24an Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa.
2024-05-17
Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin!
2024-05-17
Eskola Jasangarriaren Aintzatespena lortu dugu!
2024-05-16
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko.