Skip to main content

Asteburuan jardunaldirik ez

Irudia
Eskola kirola
2023/10/10

Asteburu honetan atsedena izango dute gure ikasleek.

Jai egunak direla medio asteburu honetan ez da eskola kiroleko jardunaldirik egongo. Dena den, egun aproposak dira lagun eta familiarekin jarduera fisikoa egiteko, beraz, urtean zehar denbora faltagatik egin ezin ditugun ekintzak egitera animatzen zaituztegu. Familian eta lagunartean jarduera fisikoa egitea ere oso aberasgarria eta beharrezkoa delako gure txikienentzat. 

Bestalde, entrenamendu saioekin datorren astea ekiteko lanean buru belarri ari gara. Lehen aldiz, ikasle boluntarioek ez dituzte talde guztiak betetzen beraz, soluzio bila ari gara. Honekin batera, entrenatzaileei formazio saioak ematen ari gara ahalik eta tresna gehien izan ditzaten gure gaztetxoenei eskola kirolean laguntzeko. 

Azken albisteak

2024-05-17
Maiatzaren 24an Ikastolako 6. mailakoen Azoka solidarioa.
2024-05-17
Salbatore Mitxelena boleibol taldea txapeldunorde gelditu zen Hernanin!
2024-05-17
Eskola Jasangarriaren Aintzatespena lortu dugu!
2024-05-16
Azken jardunaldira iritsi gara. Arrauna , surfa eta Santa Marina auzoko pelota txapelketa izango ditugu aurtengo denboraldia amaitzeko.