Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 20

Irudia
plaieroak
2024/04/18

Hondartzako jardunaldia izango dugu asteburuan

Asteburu honetan hondartzako jardunaldia izango dugu.  Datorren astean azken entrenamendua izango dugu eta Maiatzeko lehen astean, entrenamenduak bukatu eta denboraldia ospatzeko, txokolatada eta jolas saioa izango dugu. Taldekide bakoitzak jateko zerbait eramanda moldatzen dugu azken "festa" hau. Taldekide eta entrenatzaileen artean hitz egin eta antolatzen joan agur ahalik eta politena izan dadin. 

 

Azken albisteak

2024-04-25
Larunbat honetan plaieroak izango ditugu. Alebinek final laurdenak jolastuko dituzte. Partidu hau irabazten duten taldeek, igandean final erdiak jolastuko dituzte. 
2024-04-15
Salbatore Mitxelena Ikastolak eta Pagoeta mendizale elkarteak XIX. Pagoetako mendi lasterketa antolatu dute.
2024-04-12
Larunbatean triatloia izango dugu. Denboraldia amaitzen ari den honetan, azken jardunaldietan sartu gara. Ikasgeletan pasa gara parte hartze kopurua ikusteko eta baju xamarra iruditu zaigu.
2024-03-21
Oporrei hasiera emateko plaieroen 2.jardunaldia ospatuko dugu larunbat honetan. Taldekide batzuk oporretara doazela eta errepasatu taldea osatzeko arazorik duzuen ala ez eta edozein gauza komentatu gurekin.