Skip to main content

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 4

Irudia
orientazioa
2023/11/02

Orientazioa eta Errugbia izango dira protagonista asteburu honetan Eskola Kirolean

Larunbat honetan, Azaroak 4, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek Orientazioa izango dute. GOT taldeak antolatuta, 3 gune ezberdinetan, orientazio frogak egin beharko dituzte. Taldeak ikasgeletan osatu ditugu eta talde bakoitzari non eta zein ordutan hasiko den ostiralean esango diegu. Mapa bat emango zaie eremu bakoitzean eta mapan agertzen diren puntu guztiak topatu beharko dituzte. Antolakuntza bikaina duen ekintza da eta parte hartzen duen inor ez da damutzen. Animatu etxekoak parte hartzera ekintza oso aberasgarria delako. 

LH3 eta LH4 benjaminek errugbi jardunaldia izango dute berriz. Aurreko astean oso ondo pasa zutela adierazi dute. Lan handia egiten dute antolatzaileek eta emaitzak nabariak dira. Geroz eta haur gehiago joaten delako errugbira. 

Gure aldetik, eta kopuruak pixkanaka hobetzen ari diren arren, kirol "minorizatuago" hauetan parte hartzeko lanketa handiagoa egin behar dugula iruditzen zaigu. Gure ikasleen heziketan, oso garrantzitsua eta aberasgarria da kirol ezberdinak lantzea. Gaitasun ezberdinak irabazteko bidean ezinbestekoa. Beraz, eskertuko genuke, etxetik ere ekiten badiogu lanketa honi. 

Azken albisteak

2024-04-25
Larunbat honetan plaieroak izango ditugu. Alebinek final laurdenak jolastuko dituzte. Partidu hau irabazten duten taldeek, igandean final erdiak jolastuko dituzte. 
2024-04-18
Asteburu honetan hondartzako jardunaldia izango dugu.  Datorren astean azken entrenamendua izango dugu eta Maiatzeko lehen astean, entrenamenduak bukatu eta denboraldia ospatzeko, txokolatada eta jolas saioa izango dugu.
2024-04-15
Salbatore Mitxelena Ikastolak eta Pagoeta mendizale elkarteak XIX. Pagoetako mendi lasterketa antolatu dute.
2024-04-12
Larunbatean triatloia izango dugu. Denboraldia amaitzen ari den honetan, azken jardunaldietan sartu gara. Ikasgeletan pasa gara parte hartze kopurua ikusteko eta baju xamarra iruditu zaigu.